Les choristes
Les Choristes (euskaraz: «Abesbatzako mutilak») Frantziako film dramatiko bat da, 2004. urtean egina. Christophe Barratier eta Philippe Lopes-Curval gizonek zuzendua eta idatzia, 1945. urtean egindako A cage of Nightingales] filmaren egokitze bat da, Noel-Noel eta René Wheeleren eskutik moldatua eta Wheeler eta Georges Chaperoten istorio batetik eratorria.
Orkestra zuzendari arrakastatsu bat, Pierre Morhange (Jackques Perrin), Frantziara bueltatzen da, bere amaren heriotzaren ondoren. Bere haurtzaroko oroitzapen goxoak gogoratzen ditu, bere eguneroko orrien bitartez, bere antzinako musika irakasleak Clément Mathieu (Gérard Jugnot) gordea izan zena.
1949an, Pierre gaztea, Violette izeneko ama (Marie Bunel) bakarraren seme gaizki hezia, barne eskola batera eramaten du amak, Fond de L’Etang izenekora, jarrera desegokia duten mutilentzako egoitza berezia, M. Rachin (Francois Berléand) ikasketa buru zorrotzak zuzendua. Irakasle berriaren etorrerak, Mathieu, eskolaren ingurua alaituko du, abesbatza talde bat osatzeko erabakiarekin batera. Musika talde honi esker, Pierrek, lehen aipatutako mutil gaizki heziak duen musika talentua eta zaletasuna aurkituko ditu.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorio hau gertatu eta 50 urte geroago, gizon bat ikus daiteke, abesbatza baten zuzendari. Zuzentzen dagoen bitartean, bere amaren ezusteko heriotzaren berri izaten du. Jardunaldiaren ondoren, etxera itzultzen da, bere amaren hiletara joan ahal izateko. Denbora gutxiren buruan, Pépinot izeneko lagun zahar bat agertzen da bere etxeko atarian, eguneroko bat eskuan daukala. Beren irakasle izan zen Mathieuren egunerokoa da, azkenean elkarrekin irakurri egingo dutena.
1949an Frantzian, Clément Mathieu, langabezian dagoen musika irakaslea, gazteen heziketa zentro batean, Fond de l’Etang izenekoan hasten da lanean, zaindari moduan. Sarrerako hesian, Pépinot izeneko gazte bat ikuskatzen du, itxaroten, larunbatero bezala, bere aita agertzeko zain etxera berarekin eramateko. Nahiz eta, aurrez aldetik jakinarazi zioten beren gurasoak Bigarren Mundu Gerran hilak izan zirela, berak beti pentsatu izan zuen bere aita egunen batean ate aurrean agertuko zela bere bila.
Bere lehen astean zaindari bezala eskolan lanean, Mathieuk honako honetaz konturatzen da, Rachin, eskolako zuzendariak bere heziketa metodoarekin ez duela lortu beren ikasleen gainetik mantentzea, hau da, ez du lortu bere nagusitasuna mutil hauengan inposatzea. Mathieu berak pentsatzen du, Rachinek erabiltzen dituen metodoak ez direla batera erabilgarriak eta era berean, nolabaiteko errukia sentitzen du mutilengan.
Gau batean, bere irakaslea zirikatu eta gogaitzekotan, mutil guztiak abesten hasten dira; egun batzuen ondoren, Mathieu konturatu egiten da, musikak bere ikasleen arreta guztiz erakartzen duela, hori dela eta, irakasleak bere ikasleei musika arloarekin harreman sakonago bat izatera gonbidatzen ditu.
Mutilak ahots ezberdinetan banatzeko ahaleginetan, Morhangek, eskolako mutil batek abesteari uko egiten dio. Hala ere, Mathieu, mutil honek duen musika zaletasun ikaragarriaz konturatzen da, ezustean kantatzen aurkitzen duen bitartean, orduan irakasleak, bere abesbatzan ahots bakar moduan abesteko aukera ezin hobea eskaintzen dio.
Egun batean, Morhangen ama, Violette, eskolara heltzen da bere semea bisitatzera. Baina Mathieuk esaten dio, zoritzarrez, momentuz ezin izango duela bere semea ikusi. Baina, Morhange portaera txarra izateagatik zigortuta dagoela esan ordez, dentistarengana joan dela esaten dio, irakasleak amarengatik errukia sentitzen baidu.
Bitartean, Mondain izeneko mutil gaiztoa ailegatzen da eskolara, eta bere heldueraren momentu beretik, arazoak sortzen hasten da; bere eskola kideak zirikatzen eta haiekin sartzen hasiko da, hauei dirua eskatzen, pasilloetan eta klase barruan erretzen eta orokorrean irakasleak zirikatzen. Hala ere,erloju preziatu bat lapurtu eta gero, bi asteetan zehar ixten dute, gela ilun batean, zigor modura.
Mathieu irakaslea, konturatu egiten da, eskola modu egokian aurrera doala; abesbatza modu arinean hobetuz doa, Pierre Morhange abeslari printzipal izanda, gainerako ikasleak oso pozik daude, irakasleak lasaituago daude, Rachin zuzendaria baita ere, zeren eta bere ikasleekin harreman estuagoa izatera ausartzen da.
Mondaini, bi aste pasa ondoren, bere zigorra altxatzen diote, gela ilun horretatik irteten usteaz batera, eta ez da asko pasatzen, eskolatik alde egiten duen arte. Aldi berean, eskolako diru guztia desagertu egiten da. Zuzendariak, Mondaini aurre egiten dio, honek zuzendaria itotzen saiatzen dela. Rachin, zuzendariak, Mondain poliziari ematen dio, nahiz eta desagertutako diruaren berri ez jakin.
Gainera, egun horietan, mutilei hari buruzko abesti ergelak abesten entzuten die. Guztiz Haserreturik, zuzendariak abesbatza taldearekin amaitzeko erabakia hartzen du, baina haiek, abesten jarraitzen dute, ezkutuan. Hortik gutxira, jakin egiten da, beste mutil bat, Corbin izan zela dirua desagertzearen errudun eta erantzulea. Hala eta guztiz ere, zuzendariak uko egiten dio Mondain berriz ere eskolan sartzearen ideiari. Mathieu, hala ere, oso triste sentitzen da berri honen ondorioz, Mondain baitzen zeukan baritono bakarra.
Mathieu, Morhangen amarekin geratzen jarraitzen du, bere semea, Morhange Lyongo musika eskolara sartzeko diru-laguntza jasotzeko planak eraikitzen dituzten bitartean. Morhangen amak Mathieu erakartzen duela, argi geratzen da filma ikusten duten guztientzat, baina ez Morhangen amarentzat. Egun batean, berak, Mathieuk zorte ona ekarri diola esaten dio, ezkontzeko planak dituen ingeniari bat ezagutu baitu.
Rachin zuzendaria konturatu egiten da, eskolako sustatzaile nagusiak, kondesak, eskola honetan sortutako abesbatzaren berri duela eta gainera honek uste du, musika talde hau sortzearen idea, zuzendari sor diola. Abesbatzak kondesarentzat abestu egiten du, Morhangek ikus-entzule guztiak zur eta lur utziz, bere ahots zoragarria dela eta. Egun batzuk geroago, zuzendaria, sari baten bila joaten da, eskolako ikasleen suspertze eta hobekuntzaren erantzule izateagatik. Mathieu, honekin guztiz haserreturik, basora eramaten ditu, eguzkiaz eta aire garbiaz goza dezaten. Baina, kanpoan daudela, Mondain eskolara itzuli eta sua pizten du teilatuan.
Mathieu zigortu egiten ditu, eskolako arauak apurtu izanagatik, nahiz eta mutilak heriotzatik salbatu dituen arren. Eskolatik alde egitean, mutilak, agurtzea debekatuta dutenak, abio formako mezuak botatzen dizkiote Mathieuri leihotik.
Orainera bueltatuz, film honetako zuzendariak, flash back-a erabiltzen du, filmaren lehen momentura igarotzeko, Morhange bere lagun zaharrarekin, bere irakaslearen egunerokoa irakurtzen ari diren momentura. Azkenik, Morhangek egunerokoa irakurtzen amaitzen du eta kontatu egiten du zer gertatzen den Morhangek eskola usten duen momentutik aurrera. Morhangek Lyongo musika eskolan ikasteko diru-laguntza lortzen du, eta Rachin, zuzendaria zigortua da bere diziplina bortitza dela eta.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesbatzako mutilak edertasun handiko eta intentzio goxoko filma da. Horrez gain, bizi-ikasgai hauek ditu ikus-entzuleentzat: karitatearen balioa, batetik; eta, bestetik, errukia, legearen diziplina gogorraren aurrean. Era berean, film honek erakusten digu nola, gertakizun ñimiño batek, hainbesteren bizitzan eragin dezakeen, mutilak kriminalak balira legez tratatzetik, pertsonak bezala tratatzera.
Filmaren mezurik garrantzitsuena zera da: «la musique peut changer les gens» (musikak pertsonak alda ditzakeela.) Hala ere, ia ezinezkoa dirudi irakasle berri heldu batek, pixkanaka-pixkanaka ikasleen bizimodua aldatu izana, hauek inspiratzen eta falta zitzaien itxaropena emanez. Hasieran, denok jada dakigunez, mutiletako batzuek, ez diote kasu handirik eskaintzen maisuari, ezezpen jarrera hartuz,hortaz, zigortuak izaten dira,zeren argi ikusten da, ez dakitela barkamenaren benetako balioa zein den, ezta barkatuak izatearena ere ez. Horregatik, ikuskatzaile berriak, Clément Mathieuk, abesbatza bat osatzearen helburua erabakita duenean, mutil guztiak elkartzea lortzeko, haiek guztiak, lasaituak eta animatuak sentitzen dira, eta batez ere aitortuak.
Hortik dator, filmaren beste gai garrantzitsuetako bat, arrakastaren balioa. ¿Zer da hori lortzeagatik ordaindu behar dena? Filmaren amaieran, Rachin, eskolako zuzendariak, Mathiuri erreplika egiten dio: "Musikari akatua zara". Baina, zuzendari buruhandiak inoiz imajina ez zukeena da, "musikari akatu" hau izango dela, mutilak musika munduan murgiltzea lortuko duena, haien bizitzak betiko aldatzea lortzeaz batera.
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesbatzako mutilak Christophe Barratier Frantsesak zuzenduriko lehen film luzea da, Château de Ravel gazteluan grabatua, Puy-de-Dôme hirian.
« | Hau da zinematik gehien gustatzen zaidana, eta nire filmak elkarlotzen dituena: Zer egin dezake pertsona batek mundua hobetzeko? Badakit zinemak ezin dituela gauzak aldatu,baina saiatzearen gogoak susper ditzake.Film bat ikustetik ateratzen naizenean, protagonistarekin parekatuta egotea dut gogoko. | » |
—Barratier |
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gérard Jugnot: Clément Mathieu
- François Berléand: Rachin
- Kad Merad: Chabert
- Jean-Paul Bonnaire: Maxence
- Marie Bunel: Violette Morhange
- Jean-Baptiste Maunier: Pierre Morhange
- Maxence Perrin: Pépinot
- Grégory Gatignol: Mondain
- Cyril Bernicot: Le Querrec
- Jacques Perrin: Pierre Morhange (heldua)
- Didier Flamand]: Pépinot (heldua)
Gidoia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Les Choristesen gidoia Christophe Barratierrek idatzi zuen, Philippe Lopes-Curvalen laguntzarekin, eta oinarritzat du oso ezaguna ez den La Cage aux Rossignols frantziar filma, Jean Drévillek 1945. urtean zuzendua.
Film honen zuzendaria, bere haurtzaroarekin lau eta zortzi urte zituen garaiarekin zerikusirik zuen gaia baten bila zegoen luzemetraia egin ahal izateko, baita musikarekin loturiko gai batekin ere,bera musika arloan ondo moldatzen baitzen. Gai bi hauen elkarlotzea izan zen, zuzendaria film honetan interesaturik egotea eragin zuena, eta ondorioz filmaren egile-eskubideak erostea eragin zuena.
Horrela, film honi omenaldia egitea erabaki zuen Christophe Barratierren hitzetan:
« | Haurtzaroaren gaia,gai unibertsala da. Iraganean proiektatzeak orainaldiaren arazoetatik alde egiteko aukera eskaintzen du, unibertsaltasunean fokatu ahal izateko: bidegabekeriaren eta alde batera utzia izatearen sentimendua gurasorik ez duen ume batengan, eta horrek sortzen duen matxinada. Filma egiteko aukeratu ditudan mutilen jatorri soziala alde batera utziz, denboraldi hartako arroparekin jantzi ziren momentu beretik,ez ziren mutil arruntak baino gehiago izan, beldur,desio eta min berekin.
Hala eta guztiz ere,lehen film hau,eta Christophe Barratierrek zuzendutakoa oso ezberdinak dira euren artean - Mutilen abesbatzak, alde autobiografikoa du alde batetik, eta fikziozkoa bestetik. Barratierren hitzetan: "Haurtzaro mingarria izan nuen: nire gurasoak banandu egin ziren ni txikia nintzela. Gainera, biak ziren antzezleak eta ez nituen apenas ikusten,beraz nire amamak hezi ninduen. Askotan, nire baitarako kontatzen nizkion istorioak. Modu batean, hori izan zen filmak idazten hasi nintzen garaia.Oso oroitzapen tristeak ditut,ez nire iraganarenak,baina bai nire haurtzaroarenak. Film mota hauek egiten ditudanean,haur batengan bihurtzen naizela iruditzen zait. |
» |
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabarmentzekoa da filmeko soinu banda ere, sari ugari jaso baitu, eta mundu osoan arrakasta handia izan baitu. Hori dela eta, filmean agertzen diren mutilak ez dira errealitatean abestiak abesten dituzten pertsona berak. Azken horiek Les Petits Chanteurs de Saint Marc abesbatzako kide dira.
Gazte abesbatza hori 1984. urtean sortu zen, Nicolas Porte arkitektura ikaslea, piano-jotzailea eta abeslaria aukeratu zutenean hilabete batzuetan zehar abesbatza batzuk sortzeko. Bi urte geroago, abesbatza guztiz finkatuta zegoen.
Pare bat urte pasa ondoren, Les choristes filmaren zuzendariak, Christophe Barratierrek, galdeketa moduko bat antolatu zuen,bere filmaren soinu banda zein izango zen aukeratu ahal izateko. Casting honetan, Frantziako koral ia guztiak bildu ziren, azkenean, Nicolas Portek zuzendurikoa irabaziz.
Momentu hartatik,lortu duten arrakastak, Espainian,50.000 kopia baino gehiago saltzera eraman ditu, eta beren agenda pertsonala beteta izatera ere, zeren hurrengo urteetan, kontzertuak antolatu dituzte mundu osotik.
Orainaldian,abesbatza,10 eta 15 urte bitartean dituzten 75-80 neska-mutilek osatzen dute, momentu guztietan, Lamoreux orkestraren (Frantziako orkestrarik zaharrenetako bat). 35 musikarirengatik lagunduak.
Sari eta Izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Austingo Zinemaldia, 2004: ikus-entzuleen saria, hobekien moldaturiko gidoiari, Christophe Barratierrentzat.
- Bangkokeko Nazioarteko Zinemaldia, 2005: zuzendari onenaren saria, Christophe Barratierri.
- César Sariak, 2005 :
- Film baterako idatzitako musikarik onenaren César saria: Bruno Coulais.
- Soinu onenaren César saria: Daniel Sobrino, Nicolas Cantin eta Nicolas Naegel.
- Europako Zinemaren Sariak, 2004: Urteko Europar Idazlearen saria, Bruno Coulais.
- Fort Lauderdaleko Nazioarteko Zinemaldia, 2004: film onenari epaileek emandako saria, Christophe Barratier.
- Heartlandeko Zinemaldia, 2004: Beirazko Bihotz saria, Christophe Barratier.
- Ljubljanako Zinemaldia, 2004: ikus-entzuleen saria, Christophe Barratier.
- Prix Lumière zinemaldia, 2005: film onenaren Lumière saria, Christophe Barratier.
- Zinemako Sant Jordi Sariak, 2005 : film onenaren saria, Christophe Barratier.
- Frantziako Zinemaren Urrezko Izarrak: Frantziako film bateko musikagile onenarentzako urrezko izarra, Abesbatzako mutilak eta Génésis.
Izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oscar Sariak, 2005
- Film onenarentzako Oscar saria, «Vois sur ton chemin» abestiagatik
- Film atzerritarrarentzako Oscar saria
- BAFTA (Arte Zinematografikoen eta Telebistaren Bretainia Handiko Akademia), 2005:
- 3 izendapen
- Atzerritar filmik onena.
- Moldaketa zinematografikorik onena.
- Musikarik onena.
- 3 izendapen
- Zinemako César sariak, 2005
- 8 izendapen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Los chicos del coro». Zinema.
- (Ingelesez) Nominees & Winners for the 77th Academy Awards». The Academy of Motion Picture Arts and Sciences.
- (Ingelesez) Film Nominations 2004». BAFTA Awards.
- (Frantsesez) 30éme Cérémonie des Césars». César du Cinéma.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004ko filmak
- Gérard Jugnotek antzeztutako filmak
- François Berléandek antzeztutako filmak
- Jean-Baptiste Maunierrek antzeztutako filmak
- Jacques Perrinek antzeztutako filmak
- Kad Meradek antzeztutako filmak
- Didier Flamandek antzeztutako filmak
- Jean-Paul Bonnairek antzeztutako filmak
- Marie Bunelek antzeztutako filmak
- Philippe du Janerandek antzeztutako filmak
- Jacques Perrinek ekoitzitako filmak
- Gérard Jugnotek ekoitzitako filmak
- Pathéek ekoitzitako filmak
- France 2 Cinémak ekoitzitako filmak
- Frantziako film dramatikoak
- Frantzian girotutako filmak
- Musikal filmak